XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. ATALBURUA ESPARRUA

1. atala

Eusko Jaurlaritzak Europako Batasuneko araudi eta politikak lantzen eta ezartzen duen eskuhartzea garatzeko koordinazio neurriak honako arlo hauetakoak izango dira, araudi eta politikok Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde amankomunei eragiten badiete:

a) Gorako aldian edo Europako araudia lantzen parte hartzea.

b) Beherako aldian edo Europako araudia ezartzen parte hartzea.

c) Eskualdeen Batzordearen irizpenak lantzen parte hartzea.

d) Sektore biltzarretan edo organo baliokideetan esku hartzea.

e) Europako Gaietarako Batzorde Bilateralean parte hartzea.

f) Estatuak Europako Batasuneko organoetan duen ordezkaritzan parte hartzea ordezkarien bitartez.

II. ATALBURUA GORAKO ALDIAN PARTE HARTZEA

2. atala

1. Aldi honetako neurrien helburua Eusko Jaurlaritzak Europako Batasuneko proposamen eta ekimenez duen iritzia zehaztea da beti ere, proposamen eta ekimenok Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde amankomunei eragiten badiote; baita ere gaur egun parte hartzeko dauden bideak erabiliz iritzi hori defendatzea.

2. Helburu hori betetzeko prozedura honako hau izango da orokorrean:

a) Sailari edo sailei proposamen eta ekimenen berri emango zaie. proposamen eta ekimenok sailaren edo sailen konpetentziakoak diren gaiei eragiten badiete.